Zer eskaintzen dugu

Familiaren ordularia

“Familiaren ordularia” Kristau Bizitzako Elkarteko (CVX) “SORTU+FAMILIA” proiektuaren zati da Espainian. Proiektu honen asmoa da inaziotar espiritualitatetik bitartekoak eta moduak eskaintzea familiako bizitzari, bikotearen hazkundeari eta seme-alaben heziketari laguntzeko.

“Familiaren ordulariak” 8 denbora dituen ibilbidearen bidez hauxe nahi du: Familia-proiektua hobetzeko lekua eta modua eskaini.

Tresnen erabileran entrenatu, egunero familiako bizitza hobetzeko.
Denbora bakoitzean banaka eta bikotean lantzen dira dinamikak eta testuak, taldean partekatzeko guneekin eta etxera eramateko proposamenekin.

Espiritualtasun beretik, Iruñeko Kristau Bizitzako Elkarteak eta Loiola Zentroak dei bati erantzun nahi diogu: familiaren errealitatea modu positibo eta itxaropentsuan begiratu, eta elkarrekin landu familiak hazteko guneak.

Interesatuak gurekin harremanetan jar daitezke helbide elektroniko honen bidez, centroloyola.pa@sjloyola.org edo 948 23 38 00 telefonora dei dezakete.

keyboard_arrow_up