Legezko oharra

Legezko oharra – Erabiltzeko baldintza orokorrak

  

Baldintza orokor hauen xedea da www.arrupeetxea.org (aurrerantzean “webgunea”) web orrialdea erabiltzeko baldintzak arautzea. Webgune honen titularra ARRUPE ETXEA FUNDAZIO ZIBILA, (aurrerantzean, ARRUPE ETXEA FZ) da, IFZ G95735916 duena; Bilboko Lojendio kaleko 2. zenbakian (PK 48008) helbidea duena eta Euskal Herriko Fundazioen Erregistroan izena emanda dagoena F-362. erregistro zenbakiarekin. ARRUPE ETXEA FZrekin harremanetan jartzeko, arrupeetxea@arrupeetxea.eus helbide elektronikoa eta 944 004 004 telefono zenbakia erabili daitezke.

 

  1. Sartzeko baldintzak.

Webgune honen xedea da gure zerbitzuei eta jarduerei buruzko informazioa ematea. Webgunea erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak baldintza hauek onartzen dituela, beraz, baldintzen edukiarekin ados ez badago, ez du webgunea erabiliko, ez eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak ere. ARRUPE ETXEA FZk egoki iritzitako aldaketak egiteko eskubidea du eta aurrez ohartarazi gabe aldatu, kendu edo gehitu ditzake edukiak edo/eta zerbitzuak, baita hauek aurkezteko eta kokatzeko modua eta webgunea erabiltzeko baldintzak ere.

Erabiltzaileak onartzen du webgunean sartzeko eta bertako edukiak erabiltzeko askatasun osoa duela, kontzienteki egiten duela, bere erantzukizunpean, eta ondorioz, konpromiso hauek hartzen dituela:

  • Webgunea ez duela erabiliko legearen, moralaren eta, oro har, ordena publikoaren aurkako jarduerak egiteko, eta zilegi eta zintzo erabiliko duela, baldintza orokor hauen arabera. Era berean, ezin izango du webgunea kaltetu, baliogabetu, gainkargatu edo hondatu dezakeen ekintzarik egin, ez eta gainerako erabiltzaileek normaltasunez erabil dezaten eragotzi ere.
  • Ezingo du webguneko edukirik manipulatu edo aldatu, titularraren berariazko eta idatzizko baimenik gabe. Titularraren baimenik gabe egindako aldaketa edo manipulazioen erantzukizunik ez du izango titularrak.
  • Edukiak ez dituela erreproduzitu, kopiatu, banatu, publikoki komunikatu, eraldatu edo aldatuko, dagokien eskubideen titularraren nahitaezko baimenik gabe edo legez baimenduta ez badago; era berean, ez dituela ezabatu, saihestu edo manipulatuko ARRUPE ETXEA FZren edo haren edukietan sartutako titularren eskubideen Copyright eta gainerako identifikazio-datuak, ez eta babesteko gailu teknikoak edo eduki horiek izan ditzaketen informaziorako mekanismoak ere.
  • Ez dituela sartuko edo hedatuko webgunean kalteak eragin ditzaketen datu-programak (birusak edo edozein software kaltegarri). 

ARRUPE ETXEA FZk ez du bermatzen webgunearen eskuragarritasuna eta jarraitutasuna, eta ez du bere gain hartzen gerta daitekeen edozein kalte-galeraren erantzukizuna, ez eta akats teknikoena ere, birusak edo beste elementu kaltegarri batzuk barne, edozein dela ere haien izaera, informazioaren erabileraren eta webgunean jasotako gaien ondorioz.

 

  1. Cookien erabilera.

Zerbitzu hobea emateko, ARRUPE ETXEA FZk cookie izeneko informazio-fitxategi txikiak gorde ditzake erabiltzailearen ordenagailuan. Eskaintzen diren zerbitzuetako batzuek behar bezala funtzionatzeko erabiltzen dira fitxategi horiek, baita erabilera-estatistikak egiteko, webgunean arazoak diagnostikatzeko eta eskainitako zerbitzuetako batzuk administratzeko ere. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratu dezake, bere ekipoan cookien onarpena mugatzeko edo murrizteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika.

 

  1. Erantzukizunak.

Erabiltzailea izango da ARRUPE ETXEA FZk edo beste edozeinek jasan ditzakeen kalte-galeren erantzulea, baldintza orokor hauen arabera bete beharreko edozein betebehar ez betetzearen ondorioz izan bada galera hori.

ARRUPE ETXEA FZk ez du bere gain hartzen webguneak kanpoko edukiekin izan ditzakeen hiperesteken gaineko inolako erantzukizunik, eta ez du horrelakoen kontrolik egiten; hala ere, jakin bezain laster kenduko ditu legez kanpoko edukiak dituzten estekak.

 

  1. Jabetza intelektuala eta industriala.
Erabiltzaileak onartzen du webguneko eduki guztiak, eta, zehazki, informazio eta material guztiak, edukien egitura, hautaketa, antolaketa eta prestazioa, eta horiekin lotuta erabilitako aplikazioen garapena, webgunearen titularraren edo, hala badagokio, hirugarrenen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babesten dituztela.

Erabiltzaileak horiek eskuratzeak edo erabiltzeak ez du inondik eta inora esan nahiko eskubide horiei, osorik edo zati batean, uko egitea, eskualdatzea edo lagatzea, eta ez du inolako eskubiderik ematen eduki horiek erabiltzeko, aldatzeko, ustiatzeko, erreproduzitzeko, banatzeko edo jendaurrean jakinarazteko, ARRUPE ETXEA FZk edo dagokien eskubideen hirugarren titularrak horretarako berariazko baimena eman ezean.

ARRUPE ETXEA FZ bere webgunearen diseinu grafikoa, menuak, nabigazio-botoiak, kodea, testuak, irudiak, testurak, grafikoak eta web orriko beste edozein eduki osatzen duten elementuen titularra da, edo, beste kasu batzuetan, elementu horiek erabiltzeko baimena du.

Orri honetan agertzen diren marka, izen komertzial edo zeinu bereizgarri guztiak ARRUPE ETXEA FZrenak edo/eta beste enpresa batzuenak dira. Debekatuta dago etengabe erabiltzea edo deskargatzea, kopiatzea edo banatzea, edozein bide erabilita, titularraren nahitaezko baimenik gabe.

Edozein erabiltzailek edo hirugarrenek uste badu webgunean sartu den edukietako edozeinek bere jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak urratu dituela, jakinarazpen bat bidali beharko dio ARRUPE ETXEA FZri, bere burua eta ustez urratutako jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideen titularra identifikatu beharko ditu, eta eskubide horien ordezkaritzaren titulua edo egiaztagiria aurkeztu ere bai.

 

  1. Datuen babesa.

Zure datuen erabilerari buruzko informazioa lortzeko, kontsultatu gure Pribatutasun Politika.

 

  1. Konfidentzialtasuna.

Alderdietako edozeinek besteari komunikatzen edo helarazten dion informazio oro, edo alderdietako edozeinek eskura duena, konfidentzialtzat joko da, eta ezin izango da zabaldu, erakutsi, erreproduzitu, kopiatu, hirugarrenekin eztabaidatu, eta alderdietako batek ere ezin izango du erabili komunikazioa eragin zuten helburuetatik kanpoko xedeetarako.

 

  1. Legeria aplikagarria eta jurisdikzioa.

Baldintza orokor hauek Espainiako legerian xedatutakoaren arabera arautuko dira. Dokumentu honen interpretazioaren eta betearazpenaren inguruan alderdien artean sor daitezkeen auzi guztietarako, bi aldeak berariaz eta dagozkien beste edozein foruri uko eginez, Bilboko Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzioaren mende jartzen dira.

 

© Copyright 2019  ARRUPE ETXEA FZ – Eskubide guztiak erreserbatuta.

Azken aldaketak 2021/03/04

keyboard_arrow_up