Biak bat, haragi berekoak

Online

Mk 10, 2-16

 

 

0. TESTUA (irakurri parabola osoa).

Fariseu batzuk hurbildu zitzaizkion Jesusi eta azpikeriaz honela galdetu zioten:

– “Zilegi al zaio gizonari bere emaztea uztea?”

Eta Jesusek:

– “Zer agindu zizuen Moisesek?”

Eta haiek:

– “Moisesek emaztea uzteko eskubidea eman zuen, ezkontza hausten delako agiria berari emanez.”

Orduan Jesusek:

– “Zuen bihotz gogorkeriagatik eman zizuen Moisesek agindu hori, baina munduaren hasieratik gizaseme eta emakume egin zituen Jaun goikoak. Horregatik gizonak gurasoak utziko ditu eta emaztearekin elkartuko da, eta biak haragi bat izango dira. Ez dira, beraz, bi; haragi bat baizik. Jaungoikoak batu duena ez beza gizonak banan.”

Etxera etorririk, berriro gauza hartaz egin zizkioten galderak ikasleek eta Jesusek honela erantzun zien:

– “Bere emaztea utzi eta beste batekin ezkontzen denak, haren kontrako ezkontz nahastea egiten du; eta emazteak senarra uzten badu eta beste batekin ezkontzen bada, ezkontz nahastea egiten du.”

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Denek onartzen zuten dibortzioa, Moisesen Legeak hala baimentzen zuelako. Deuteronomioa (24,1 hur.) honela zioen: “Norbait emakume batekin ezkontzen bada eta gero gustatzen ez bazaio, berarengan zerbait lotsagarria aurkitu duelako, dibortzio akta idazten dio, berari eman eta etxetik botatzen du…” Moisesen legearekin leiala den jakiteko egiten diote galdera. Gogora ekartzen dugu, emakume gaitzetsia betiko geratzen zela gizarte estigma batekin. Eta gaitzespen eskubide hori gizonek bakarrik zuten.

Eta Jesusek, Moisesen legean baino Hasiera liburuan oinarrituz, honela erantzuten die: “Kreazioaren hasieran, Jainkoak gizon eta emakume sortu zituen” (Hasiera 1,27) eta aurrera jarraitzen du –ez Hasiera 1,28rekin “hazi eta ugaldu zaitezte!”, baizik eta Hasiera 2,24rekin– “gizonak aita eta ama utziko ditu eta emaztearekin bat egingo du eta biak haragi bakarra izango dira“.

Ondorioak:
– Emaztea (senarraren) haragi berekoa da. Hau da, familiakoei zor zaien leialtasun harremana eskatzen dio errealitate honek; eta
– Gainera, haragi berekoak izateak zera esan nahi du, giza bizitza eta gizarte harreman berean parte hartzen dutela. Eta hau jatorrizko familiaren harremanen gainetik dago.

Dibortzioa dela eta, Jesusek emakumea gizonaren parean jartzen du. Emakumeak ere ezkontza hauts dezakeela dio. Jesusek irrikatzen duen zerumuga hauxe da, ezkondutako biak bat izatearena. Eta, hala ere, pertsona asko –ezkontza hautsita dutenak, adulteriogilea, samariarra…– onartzen ditu bere jardutean. Baina gauza bera gertatzen da diru kontuarekin: zerumuga gizakien ondasunen erabil garritasun osoa da. Baina gazte aberatsari harrera egiten dio, atzetik ez badoakio ere. Eta bihotza aberastasunetan jarri dutenei dagokienez, Jesusek Jainkoarentzat ezinezkorik ezer ez dagoela dio.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.

Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…

Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.

Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Farisearrak Jesusengana hurbiltzen diren lekuan kokatzen naiz, bertan banengo bezala, jende askoren artean, eta ondo prestatutako galdera bat dakarkiote, bere hitzetan nola harrapatu eta zera ikusi, emakumeekiko duen gertutasun sentiberatasunez puntu honetan Legea nola baztertzen duen. Beraz: “Senarrari emaztea arbuiatzeko baimena ematen al zaio?”. Isiltasun handia egiten da, kontu oso sentibera baita entzuten dutenentzat, gizon gehienentzat. Eta Jesusekin ikasten dut izen ona kentzea bilatzen duten galdera zailen aurrean kokatzen. Nola sentitzen naiz? Denbora hartzen dut.

Jesusek arnasa hartzen duela konturatzen naiz, baita Hamabiek ere… Entzun egiten dut Jesusek galdera (“Zer dio legeak?“) nola itzultzen dien… baina Jesusek bere Hitza esan nahi duela konturatzen naiz: Hasieran ez zen horrela izan: “Jainkoak gizona eta emakumea sortu zituen“. Eta Jesusek gizonei eta emakumeei jartzen dien sustraiko berdintasuna dastatzen dut… eta egiazkoena azaltzeko Bere jakituriatik eta askatasunetik ikasten dut.

Eta Hamabiekin eta jendearekin batera Berari entzuten jarraitzen dut… Liburu Santuak argitzen, hainbat lekutatik hartutako testuak elkartuz, Abbarekiko Bere bizipenaren arabera. Horrela, “Hazi eta ugaldu zaitezte” mezua bazter uzten du eta “Horregatik, gizonak aita eta ama utziko ditu emaztearekin bat egiteko, eta biak gizaki bakarra izango dira. Beraz, jada ez dira bi, izaki bakar bat baizik.” Nola geratzen naiz? Eta dastatu egiten dut emakumearen duintasuna eta berdintasuna gizonaren parean jartzea.

4. JESUS ETA BIOK.

Jesusek bere begirada sarkor eta errukiorraz so egiten dio gizonen eta emakumeen arteko harreman egoera horri, bere taldea berezia baita eta andre jarraitzaileak baititu… eta niri “biak haragi bakarra izango dira” errepikatzen dit. Bere kulturan ez dagoen zerbait berria dela konturatzen naiz, ezkontzak sendiak antolatzen baitzituen. Bi pertsonen arteko askatasunezko maitasuna dastatzen dut, hainbeste sendi irabazkinik gabekoa.

Eta etxean nago ikasleek “biak haragi bakarra izatea” hitzen esanahiaz berriro galdetzen diotenean… Eta orduan Berak emakumea gizonaren parean jartzen du: “Gizonak ezkontza hauts badezake, emakumeak ere bai”. Ezezko eran egiten du, baina nik eskertu egiten dut alderik ahulenari existitzen ez zen duintasuna eta eskubide bat aitortzea. Nola geratzen naiz? Zer eskatzen dut?…

Eta Jesusi aurkezten dizkiot gaur egungo horrenbeste hautsitako bikote… izen batzuk aipatzen dizkiot… beraien alde eta berriz ezkontzen direnen alde eskatzen diot… ezkonduekin lan egiten duten hainbeste pertsona etortzen zaizkit gogora, haiek ezkon bizitzaren haustura onartuz joan daitezen… hainbeste ezkon bikoteen alde eskatzen diot, haragi bera direla, “biak bat direla” sentitzen joan daitezen… eta Jesusi eskatzen diot ni ere adiskidetzeko, bitartekaritzarako, zauriak sendatzeko bide… izan nadin eta nire bihotza ukituko balitz eta zeregin horretarako nire bihotza prestatuko balu sumatzen dut… Eta denbora hartzen dut.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen.

 

keyboard_arrow_up