Bizitzan asmatzeko

Mt 22, 34-40

Imagen de Bessi en Pixabay

0. TESTUA (irakurri parabola osoa).

Jesusek saduzearrek hitzik gabe utzi zituela jakitean, fariseuak elkarrekin bildu ziren eta beraietako lege-gizon batek, azpikeriaz, hauxe galdetu zion Jesusi:

Maisu, zein da legeko agindu nagusia?

Jesu-sek erantzun:

Maita ezazu Jauna, zure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz eta adimen guztiaz. Hau-xe da agindu nagusia eta lehena. Eta bigarrena, ez garrantzi gutxiagokoa, hauxe da: Maita ezazu la-gun hurkoa zeure burua bezala. Bi agindu hauetan oinarritzen dira Liburu Santu guztiak.

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Gertaldiak Jerusalemgo Tenpluan jarraitzen du. Behin saduzearrek Jesus isilarazi (barregarri utzi?) ezin dutenean, legea betetzen adituak diren fariseuek hartzen dute lekukoa. Legeak 645 agindu zituen. Aspalditik, baina, pentsatzen zuten hierarkizatzea, garrantzitsuenaren arabera. Batera murriztuz Hillel Legeko maisuren batek hau zioen: “Ez egin besteari berak zuri egitea nahi ez duzuna”. Hauxe da urrezko araua, Islamean, budismoan, jainismoan, e. a., eta filosofia anitzetan ere agertzen dena.

Orduan, legearen agindurik garrantzitsuena zein den planteatzen diote Jesusi. Alde batetik, Lebitarrena 19,18k urrezko araua besteekiko modu positiboan planteatzen zuen: “Lagun hurkoa zure burua bezala maitatuko duzu“. Eta, bestalde, Jainkoari buruz, Deuteronomio 6,5ek zioen: “Jauna zure Jainkoa bihotz-bihotzez, zure arima guztiaz, gogo osoz, zure izate guztiaz maitatuko duzu.” Jesusek biak lotzen ditu. Ordura arte inork egin ez zuena. “Lehena Jainkoa Maitatuko duzu daeta bigarrena antzekoa: hurkoa zeure burua bezala maitatuko duzu.”

Hau da Jesusen jatortasuna: banandurik jasotzen ziren bi gako-lege hauek –Jainkoa, alde batetik, eta lagun hurkoa, bestetik–, Jesusek modu bereiziezinean trenkatzen ditu. Egia da profetek ere Jainkoaren ezagutzaz hitz egiten dutela, hau da, hurkoarekin justizia burutzeaz. Profetaren esperientzia da, bere bakarkako bizitzan biak lotzen dituena. Baina Jesusek ez du bakarkako mailan egiten, Legearen azalpen bezala baizik. Legeak egituratzen du pertsona bakoitzaren eta gizartearen bizitza. Hortaz, Jesusek legearen erdian jartzen du Jainkoarenganako eta hurkoarenganako maitasuna, norberak bere burua maitatzea bezala. Eta Fratelli Tutti entziklikaren eskutik datorkigu lagun hurkoarenganako Jainkoaren maitasunaren lorratz hori.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Gertaldian kokatzen naiz, bertan banengo bezala. Jesusen eta Hamabien ondoan jartzen naiz, denok talde garela eta babesa dugula sentitzeko, Jesusi oinarrizko galderen hesia estutzen zaion unean. Eta funtsezko galdera bat entzuten dut: Zein da Legearen lehen agindua? Isiltasun sakona egiten da eta Jesus mintzatzen hasten da: “Maite ezazu zure Jainkoa bihotz-bihotzez, gogo osoaz eta adimen osoaz. Hauxe da agindurik garrantzitsuena eta lehena.” Poz handia sentitzen dut Jesusi bihotz barrenetik ateratzen zaizkion hitz horiek hainbesteko konbentzimenduz esaten entzutean. Arnasa hartu eta neure egiten ditut.

Baina berehala hartzen du hitza: “Eta bigarrena honen antzekoa da: “Maite ezazu lagun hurkoa zeure burua bezala.” Harrituta jarraitzen dut. Galdera egin ziotenei egiten diet so, eta haien erreakzioen zain geratzen naiz, ez baitzeuden ohituta biak lotzen. Jesusek jainkozkoa eta gizatiarra osatzeko duen gaitasunaz gozatzen dut eta sentimendu berak izatea eskatzen diot. Denbora hartzen dut unea das-tatzeko, eta bere hitzak neure egiteko barnean errepikatzen ditut: “Maitatuko duzu Jauna… eta lagun hurkoa…  zeure burua bezala.

Inguruko jende xumearen baiespen giroa arnasten dut, gizatiarraren eta jainkozkoaren arteko harreman estu horren ondorioak oso ondo ulertu gabe ere. Maite duen Jainkoa, eskatzen duen Jainkoa zela uste zutenean, bere egintza txarrak neurtzeko eta legearen eskakizun anitzak betetzen ez dituztenak Bere maitasunetik baztertzeko dagoena. Eta dastatu egiten dut agindu berria, Legearen jatorrizko birformulazioa. Denbora hartzen dut.

 4. JESUS ETA BIOK.

Jesusek niri ere begiratzen dit, nirekin egon nahi balu bezala. Begirada sendo eta abegikorra da. Bizitza sentitzeko modu horrekin bat egitea eskatzen diot: Jainkoa eta besteak maitatzea nire burua bezala. “Ez zenuke Jainkoa bihotz-bihotzez maitatuko, Berak bihotz-bihotzez, bere gogo osoaz eta bere adimen guztiaz maitatu izan ez bazintu.” Eta oparitutako maitasun hori barneratzeko prest nago.

Eta Jesusi esker konturatzen naiz Jainkoaren maitasunetik kanpo ezer ez dela geratzen: dena dago lotua, Hari lotua –“Berarengan bizi, mugitzen eta existitzen gara“–, eta baita gu ere: Jainkoarengan naiz eta zenbat eta Hari lotuagoa egon (mahatsondoa eta aihenak bezala), hainbat eta sentiberatasun handiagoa sumatzen dut gizakiekin, senide sentitzerainokoa. Horrela bizi nahi izateko denbora hartzen dut.

Jesusekin nago eta nire harremanak bere doako jarreratik bizitzeko gogoa kontatzen diot, ni berak maitatua sentitzetik, eta berrikusten ditut: sendiarekiko (seme-alabekiko, gurasoekiko…), elkartearekiko, bizilagunekiko, lankideekiko harremanak… Hauxe esaten dit: “Lagun hurkoa ez da hor amaitzen, ez sendian, ez harremanetan,” eta, horretarako, Jesusek, Fratelli Tutti entziklikak deskribatzen duen gizarte-errealitatera hurbiltzen nau, maitasuna gizarte-mailan nola bizi daitekeen kontatzen baitu: “Gizarte-maitasunetik abiatuta, posible da maitasun-zibilizaziorantz aurrera egitea, denok dei tuak senti gaitezkeen zibilizaziorantz.” Maitasuna neuk bizi izatea eskatzen dut, istorio honetan barneratzea eta iraunkortasuna posible egiteko. Hausnartzen jarraitzen dut.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen… begirunekeinuaz (eskuak elkartuz), eskerroneko keinuaz (eskuak irekiz) edo onarpenkeinuaz (gurutzearen zeinuaz)… Eta nire tokira ari naiz itzultzen. Hankak lasaitzen ditut, eskuak irekitzen, begiak zabaltzen… Horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen

keyboard_arrow_up