Nire onerako edo guztion onerako?

Donostia, Online

Mt 20, 1-16

 

0. TESTUA (irakurri parabola osoa).

“Izan ere, Jainkoaren Erregetzarekin mahasti-nagusiarekin bezala gertatzen da. Goizean goiz bere mahastirako langile bila atera zen. Eguneko lanaren ordainetan zilarrezko txanpon bana emateko tratua egin ondoren, mahastira bidali zituen langileak. Goizeko 9:00ak aldera berriro atera zen, baita 12:00etan, 15:00etan eta ilundu baino pixkat lehenago ere. (…) Iluntzean, nagusiak mahastiko arduradunari hau esan zion: “Deitu langileei eta emaiozu bakoitzari bere soldata, azkenengoengandik hasi eta lehenengoengana.” Etorri ziren, bada, 17:00etakoak eta zilarrezko txanpon bana jaso zuten. Lehenengo ordukoek, txanda iritsi zitzaienean, besteek baino gehiago jasoko zutela uste zuten; baina haiek ere zilarrezko txanpon bana jaso zuten. Orduan, nagusiaz gaizki esaka hasi ziren (…). Baina nagusiak erantzun zion bati: (…) “Ez al dugu tratua zilarrezko txanpon batean egin?” (…) “Horrela, azkenengoak lehenengo izango dira eta lehenengoak azkenengo.”

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Lurrak zituztenen lursailetan lan egiteko esperientzia hori Mateoren ebanjelioaren irakurle guztiek ezagutzen zuten, baita Jesusek ere, eta ziur lan bila zebiltzanen ilaran egon zela. Izan ere, zergen igoera zela eta, ordaindu ezin zituzten nekazariek beren lurrak saldu eta lurjabeentzat lan egin behar izan zuten. Gaur egun, baztertuta edo lan-merkatutik kanpo geratzen direnak ezagun egingo zaizkigu.

Egoera honetan, Jesusek enpresari-patroiaren parabola hau proposatzen du, guztiontzat lana eta ogia nahi dituena. Ez du hainbeste kezkatzen bere negozioan (mahats-biltzean) irabazteak, baizik eta jendeak lana eta janaria izateak. Jesusek jaun honek egiten duena Jainkoaren Erregetzarekin alderatzen du, hau da, Jainkoa errege denean sortuko den egoerarekin. Bertan, denek bizi ahal izateko, bakoitzari eguneko soldata ordaintzen dio. Eta egunean bizi zenez, egun horretan jateko aukera zegoen. Hauxe litzateke Jainkoaren erreinuaren ekonomia funtzionatzeko modua. Eta hauxe litzateke enpresen, finantzen, banketxeen eta abarren zeregina: Guztion ondasunaren ekonomia.

 Zer ordainsari espero dugu kristauok? Lehenengo langileek bezala, gure merituak ere erreklama ditzakegu: urteak daramatzagu parrokian lanean, kausaren militanteak gara, taldeetan egon gara eta arriskuak hartu ditugu, salaketa profetikoen egoeratan aurpegia eman dugu. Beraz, besteak baino gorago egongo gara. Edo Jabeak bezala begira dezakegu: Zorionekoa sentitzen naiz deitua izan naizelako, Jainkoak nigan jarri duen konfiantzagatik eta haurridetasun-mahaia eginez zentzuzko bizitza osoa bizi izan dudalako, baita nire zailtasun eta sufrimenduekin ere, baina bete-betea.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.

Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…

Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.

Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Testuan sartzen naiz, bizi dezadan baita,gaur egun esperimenta dezadan. Jesusek beretarrei kontatzen dien parabola honetan presente egiten naiz. Entzuten diot: “Zeruetako Erreinuak (hau da,Jainkoak amesten duen munduak) lursail bateko jabe baten antza du, bere soroa lantzeko langileak kontratatu nahi izan zituenak…” Arretaz entzuten duten ikasleei begiratzen diet, ez dute hitzik galtzen. Jabearekin noa, berau ateratzen da eta goizeko lehen orduan, 06: 00ak aldera, kontratatzen du, eta gero 09:00etan, 12: 00etan, 15: 00etan eta ilundu baino pixka bat lehenago ere bai. Hau entzuten zaio: “Inor ez dadila lanik gabe geratu.” Langabeez negozioaz baino gehiago kezkatzen den jabeaz gozatzen dut…

Gauza bera egiten dut ordaintzeko unean. Arduraduna ikusten dut ordaintzen ari dela, azkenekoengandik hasita. Egun bateko soldata ordaintzen die, horrela beren etxeko guztiek jan dezakete. Elkarri hau esaten diotela entzuten dut: “Egun osoa gutaz inor ohartu gabe igaro ondoren eta gure etxekoentzat ezer eraman ezin izateko beldurrez, orain jateko daukagu. ” Hamabiekin nago, alai eta harritua. Hau ez da ohikoa, gertaldia dastatzen dut: Bizi behar dutenaz arduratzen den pertsona bat, nahiz eta lanetan baztertuak geratzen badira ere. Eskertu egiten dut eta Bera bezalakoa izatea eskatu…

Azkenean, goizean goizetik lanean aritu zirenen jarrerei egiten diet so, gehiago espero baitzuten eta protesta egiten baitute. Haserre ikusten ditut, besteekin alderatzen dira: “Guk lehen orduetatik… eguzkiari eutsi diogu… eta ordubete besterik lan egin ez duten horiei…” Eta egoerari aurre egiten dion zelaiko Jaunaren ondoan nago, hondarrera jaisten da, kontratu unean egin zuen bezala. Eta aurpegi ematen diona maitasunez tratatzen du: “Adiskide, ez zaitut bidegabeki tratatzen. Zenbatean egin genuen kontratua? Horixe eman dizut.” Eta hasi naiz ulertzen hemen kontua ez dela besteek baino lan gehiago egitea, ezta meritu gehiago lortzea ere, baizik eta denok lan egitea, denok lana eta sostengua izatea… Eta gonbidatzen nauten horretaz gozatzen dut…

 4. JESUS ETA BIOK.

Konturatzen naiz Jesusek niri ere begiratzen didala, nirekin pertsonalki egon nahi duela. Eta zera esaten dit: “Jar zaitez langabezia-ilaretan pilatzen direnekin, lana lortzeko hainbeste pertsonarekin, eta gizarte jantokietakoekin; begira iezaiezu aurpegietara eta ikusi nola bizi duten ustekabearen larritasuna.” Denbora hartzen dut… Une batzuetan beste alde batera begiratzen dut. Kosta egiten zait hainbeste egoera zail neureganatzea,eta Jesusi animatua, kontsolatua, lagundua… izan behar duenari begietara so egiteko ausardia eskatzen diot.

Jesusen ahotik, denontzako lana eta ogia nahi dituen enpresariaren parabola entzuten dut, eta bere Aitaz, Abbaz, guztiontzako biziaren Jainkoaz hitz egiten digula ohartzen naiz. Eta zera esaten dit: “Begira ezazu zure ingurura presoak eta gaixoak bisitatzen ari diren hainbat eta hainbat boluntario aurkitzeko, hainbeste profesional beren lantokia berdintasun ekonomikoan eta aukeretan oinarritutako familia bihurtu nahian, hainbeste enpresari txiki bizitzeko leku bat egin nahian ari direnak,eta ez bakarrik negozio aukera bat.” Eta guztion ongia bilatzen duten hainbestez ohartzen naiz, eta ez bakarrik haien interes hutsak bilatzen dutenez… Denbora hartzen dut eta haiekin gozatzen dut…

Jesusek elkartearen eta gizartearen bizitza ahalbidetzen duten horietakoa izaten jarraitzera animatzen nau. Zera gogorarazten dit: “Lehen orduan lan egitera irten ez bazinen, besteengan pentsatzea eta ez zeure buruarengan bakarrik zer zen ez zenekielako, guztion mesederako izango zen ezertan inplikatu ez bazinen, giza familia esertzeko mahai baten bila dabilen Jainkoarengan sinesten ez zenuelako, iritsi da zure ordua. Hasteko garaiz zabiltza.” Gustura hartzen dut gonbidapena… Denbora hartzen dut…

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen.

 

keyboard_arrow_up