Tentaldiak

Online

“Iritsiko zaizkizue horrelako pentsamenduak: Ba al dakizu non sartuko zaren? Inork eskertuko ez badizu, azken batean, zer lortuko duzu?… ”Eta aurrera egiten du: “Egoera horietan, bilatu zure barnean konfiantza ematen dizuten bizipenak. Jainkoa beti dago, igartzen ez baduzu ere; eguzkia hor dago, nahiz eta hodeiak egon”…

Maita itzazue zuen etsaiak

Online

“Bidegabeki tratatuko gaituzte. Nola lortu indarkeriarik gabe gure burua bidegabekeriatik defendatzea?”… Eta Jesusek: “Sekretua, bidegabekeria indarkeriaz ez ezabatzea da…” Eta nik: “Baina horrek maitatzeko gaitasun handia eta sormen handia suposatzen ditu…” Eta Jesusek: “Horretarako zaudete taldean, elkartean, elkarrekin egiteko, ez bakarka.”

Entzun duzue… esan zela, baina nik diotsuet

Online

Jesusek muturreraino eramaten du anaia/arrebarenganako errespetua. Ez bakarrik ez hiltzea, baizik eta irainik txikiena ere ezabatzea: Indarkeriaren atalasea errotik murrizteko prozesu oso bat (…) nire begirada, nire desioak garbitzeko eskatzen dut, pertsonei, gizon eta emakumeei, Jesusek begiratzen dien bezala begiratzeko.

Munduarentzat gatza eta argia izateko gonbidapena

Online

Ez zaigu eskatzen ez gatzatzea ez argiztatzea, gatza eta argia izatea baizik. Baldin bagara, ematea aterako zaigu: “Ahoa bihotzaren ugaritasunetik mintzo da.” Gaur irakasleak baino lekukoak behar ditugu. Egitea baino gehiago izatea, egiten dutena zertarako egiten duten beren buruari galdetzen dioten pertsonak. Baina argia bagara, izan gaitezen argiztatzen duen argia, ez lausotzen duena.

Zoriontasunak

Online

”Zorionekoak otzanak, bortitzak ez direnak, apalak, desjabetuak; zorionekoak begirada gardenekoak, zorionekoak bakearen alde lan egiten dutenak, zuzentasunaren gose direnak… Jainkoaren seme-alaba deituko dituzte…”

Errukia badator. Egiozu toki zure bizitzan.

Online

“Bada garaia konturatzeko askok zaintza behar dutela, zauriak sendatzeko, haien itxaropen hautsiak berreskuratzeko… zatoz nirekin… giza arrantzale egingo zaitut… gainera ikasiko duzu pertsonen alderik gizatiarrena ukitzen, jakingo duzu haiengan bizitzaren aldeko maitasuna pizten”

Hauxe da Jainkoaren Bildotsa

Online

“Nolako garrantzia duten basamortuko garaiek, nork bere burua gelditzeko garaiak entzuteko, gure erdigunearekin konektatzeko eta ez beti bizitzeko olatuaren gailurrean! Zein garrantzitsua den gure bizi-espazioa mugikorreko deiez, zaratez, sakabanatzen gaituen guztiaz libratu ahal izatea!”

Mundu osoari agerpena

Online

“Eskerrak eman nahi dizkizuet beste salbazio bat abian jarri dela igartzen dudalako, ahulagoa, hauskorragoa, unibertsalagoa, guztiontzat dena, salbazioa proposatzen duena, inposatzen ez duena, burua makurtzera behartzen ez duena, baizik eta pertsonak bultzatzen dituena, sendatzen, erantzule egiten… Hauxe da Jesus haurraren salbazioa…”

Maria Amaren ospakizuna

Online

Mariak gauza hauek gorde eta bihotzean hausnartzen zituen: bere bihotzean konfiantzaz biziz, fidatuz. Ez hainbeste arrazionalki ulertuz, baizik eta bizitasunez onartuz. Txatalak lotuz joango dira. Egunen batean argituko dira.

keyboard_arrow_up